Galdu arren, Ibarrolak eta Maitek oso neurketa ona egin zuten
LARRETXEA – EZKURRA II 40
IBARROLA – MAITE 33
Gara
Larretxeak eta Ezkurra II.ak eraman zuten atzo Angeluko Torneoko txapela. Ezkurra gaztea izan zen atzoko protagonista nagusia, eta garbi utzi zuen, berriro ere, une honetan pilotaririk onena dela. 24 urte besterik ez du, eta makina bat txapel janzteko dagoela erakusten ari da. Urtea hasi denetik, atzo laugarrena lortu zuen. Lau horietan, Bakarkakoa eta Binakakoa ere baditu.
Atzoko partida oso ona izan zen, baina laburtzen ere oso erraza da. Gakoa Paxkal Ezkurra izan zen. Urruñarrari jokoan sartzea asko kosta zitzaion, eta hori aprobetxatzen jakin zuten Ibarrolak eta Maitek markagailuan aurrea