Finala ondo hasi arren, Sorhuetek eta Etxetok kostata irabazi zuten Amikuze Torneoa

I. M. / Berria

Sebastian Sorhuetek eta Thierry Etxetok Amikuze Torneoa irabazi zuten herenegun. Finala Donapaleuko trinketan jokatu zen, eta irabazleak kostata gailendu zitzaizkien Patrick Ibarrolari eta Paxkal Ezxkurrari (40-37). Buruz Buruko eta Binakako txapelak jantzi ostean Ezkurra II.a bolada gozoan zegoen, igandean, baina, amore eman behar izan zuen.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE