Berria
Eskuz Banakako Txapelketako finalerdietarako azken bi pilota aukeraketak gaur eta bihar egingo dira. Iruñeko Labrit frontoian ariko dira gaur Patxi Ruiz eta Ruben Beloki (11:30), eta Donostiako Atano III.ean ariko dira bihar Juan Martinez Irujo eta Kepa Peñagarikano (11:30). Ostiral gauean jokatuko da lehenengo partida, eta larunbat arratsaldean bigarrena. Bi partida horietako irabazleek elkarren kontra jokatu dute finalerdietako bat. Bestea jokatzeko, Aimar Olaizola eta Sebastien Gonzalez daude sailkatuta.