Lana eta ‘euskal yoga’

Sebastien Gonzalezek ariketa bereziak egin ditu, arnasketaren bidez urduritasunari aurre egiteko

IMANOL MAGRO / Berria

Sebastien Gonzalez pilotari saiatua da eta, horri esker, nabarmen egin du hobera azken urteotan. Azkaindarrak biziki maite du entrenatzea, eta lanaren poderioz buruz buruko espezialista hoberen parera iritsi da. Langilea eta autokritikoa, Panpi Ladutxeren eskutik bere gabeziak aztertu ditu, eta hor jarri du arreta. Teknika aldetik, pilotari ezberdina da, eta bere hobekuntza nekez iritsiko da entrenamendu hutsetik. Moralki, ordea, biguna da, kirioek gogor estutzen dute, eta txapelketetan partida hasierak gurutzebidea izaten dira.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE