Goikoetxeak eta Irastorzak irabazi dute kiniela erako Munduko Txapelketa, Pauen

Berria
Sekulako arrakasta izan du Paueko (Okzitania) frontoi berri ikusgarrian jokatutako kiniela erako Munduko Txapelketak. AEBetako frontoietan ari diren bikote indartsuenek eta egun Eusko Basquerekin ari direnek jokatu zuten elkarren kontra, eta Goikoetxea-Irastorza Miami Jai Alaiko bikoteak irabazi zuen, azkenean, txapelketa.

Harmailetan 1.100 ikusle zirela jokatu zen finala larunbat gauean. Goi mailako ikuskizuna eman zuten Goikoetxea-Irastorza eta Alberdi II.a-Felix bikoteek. Ordubetetik gorako lehia izan zen ez da hori batere ohikoa kiniela jokoan, eta Miamiko bikote indartsua gailendu zen azkenean (15-13), Eusko Basquekoaren kontra. Lander-Elizegi Eusko Basquekoak sailkatu ziren hirugarren, eta Olha-Enbil Daniakoak laugarren. Txapelketa nola joan den eta ikusleek nola erantzun duten ikusita, agerian gelditu da zesta-puntak gune berria topatu duela Pauen.Erremonteak, Hernaniko Galarretan du gaur hitzordua. Insalus Masterseko partida dute bertan Ezkurrak eta Eizagirrek. 14 tanto behar ditu lehenengoak finalera sailkatzeko, eta 18 bigarrenak. Larunbatean da finala

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE