Aspek atzo eman zuen jakitera non eta noiz jokatuko diren berak antolatuko dituen buruz buruko txapelketako final-laurdenetako partidak. Kanporaketako lehen asteburuan, apirilaren 29an, Gonzalezek eta Leizak Zarauzko Arizbatalde pilotalekuan jokatuko dute. Aspek antolaturiko jaialdietan ezohikoa bada ere, azkaindarrak eta lemoarrak larunbatez neurtuko dituzte indarrak.