Bi multzotan banaturiko sei pilotarik jokatuko dute zortzi t’erdiko txapelketan

Gara
Eusko Basquek atzo aurkeztu zuen zortzi t’erdiko txapelketa. Aurtengo zortzi t’erdikoa Aitor Totorikak zuzentzen duen enpresak antolatuko duen azken txapelketa izango da, finalaren egunean bertan EmanBilbo pala profesionala kudeatzean hasiko baita. Egutegi aldaketaz gain, aurtengo txapelketak berritasun ugari izango ditu.

Aurtengoa zortzi t’erdiko txapelketaren laugarren aldia izango da, eta aurreko hirurak ekain aldean jokatu ziren. Dirudienez, Eusko Basquek pala utzi nahi izateak berebiziko garrantzia izan du aldaketan. Txapelketan bi multzotan banaturiko sei pilotarik hartuko dute parte, iaz baino bat gutxiagok Unda falta da. A multzoan Gaubekak, Galanek eta Rekaldek jokatuko dute; B multzoan, berriz, Fusto, Lujan eta Ziskar elkartuko dira. Multzo bakoitzean ligaxka jokatuko da eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek finalerdietako txartela lortuko dute. Finala maiatzaren 27an jokatuko da. Iaz Vladimir Lujan izan zen finalista.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE