«Gazteak dira ni hankapetik kendu behar nautenak» Jon Torre

Berrogeita hiru urte bete berri dituen arren, bera izan zen onena binakako finalean; halere, erretiroan pentsatzen hasia dela onartzen du.

IMANOL MAGRO / Berria

1983ko irailean egin zuen debuta profesionaletan, eta iragan igandean hirugarren aldiz jantzi zuen binakako txapela. Jon Torre (Bilbo, 1963) sasoiko dagoen arren txapelketak utzi nahi ditu, «gazteei lekua uzteko». Pala munduaren gorabeheren lekuko izan da, eta itxaropentsua da, gutxika den arren modalitatea hobera doala uste duelako.

Zer moduz final osteko egunak?

Gozoak, noski, txapela ospatu genuen eta pozik.

Lehenbizikoa balitz bezala?

Hala da, litekeena delako azkena izatea, nire adinarekin ez da erraza izango beste bat irabaztea.

Nola gogoratzen duzu finala?

Tentsio handiko partida izan zen, gogorra. Eurek Fusto saihestea lortu zuten eta ni ondo aritu nintzen atzean. Piloteoan asko eutsi behar izan nion, eta horri esker irabazi genuen. Gero azken txanpan Fusto izan zen partida hautsi zuena, jarraian eginiko hiru tantorekin.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE