Zugarraldek eta Errekak berria txapelketako finala jokatuko dute igandean, Hernaniko frontoian
Berria txapelketak txapeldun berria ezagutuko du etzi Hernaniko pilotalekuan (10:30). Doneztebeko Erreka taldeak, Burlatako Zugarralderen seikotearen aurka jokatuko du. Burlatako taldea da faboritoa, gaztetxo bikote oso indartsua duelako. Doneztebe aldean, baina, ez zaie ilusiorik falta, eta gaztetxoek eusten badiete, ziur dira jubeniletan lehen partidako ustezko desabantaila orekatuko dutela. Beraz, litekeena da txapelduna nagusi mailako partidan erabakitzea. Final parekatua espero da, oso estua, eta irabazleek gogotik egin beharko dute lan, ziur.