Gipuzkoak eta Bizkaiak ostegunean helduko diote berriro Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketaren finalari. Joan den urriaren 6an, Gipuzkoa 1 taldea 0-1 aurretik zela, eta 20 minutuz jokatuta, bertan behera utzi behar izan zuten lehia, euriagatik. Oraingoan eguraldiak laguntzen badu behintzat, 11:00etan abiatuko da finalaren jarraipena, Oiartzungo Beheko Plazan. Lotura honetan dituzue xehetasunak: https://bit.ly/2EVhsDx