141 partida eta lehiaketako 50 orduren ostean, Gordexolan erabaki dira Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako promozio mailako finalerdietan sartzeko lehiatuko diren sei pilotarien izenak

47 Multzo, 141 partida eta lehiaketako 50dik gora orduren ostean, Ohiana Orbegozo, Amaia Aldai, Araitz Eizagirre, Naroa Elizalde, Naroa Agirrre eta Maddi Unanue dira Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako lau eta erdiko Promozio mailako finalerdietan egoteko lehiatuko diren sei pilotarien izenak. Dozena erdi pilotari hauen artetik irtengo dira –datorren azaroaren 17an, arratsaldez, Lemoako pilotalekuan jokatuko diren partidetako lau onenak sailkatuko dira,– abenduaren 2an Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko diren finalerdietarako sailkatuak.

 

Gasteiz, Abadiño, Bartzelona eta Zaragozaren ostean, Gordexolako Beraskola pilotalekuan jokatu zen emakumezkoen esku pilota txapelketarik onena den txapelketaren azken jardunaldia. Eguraldi onak lagunduta, asko izan ziren Enkarterriko pilotalekura gerturatu ziren pilotazaleak. Kirol alorrari dagokionean, nabarmentzekoa da, publikoaren eta etxekoen babes osoa izan zuen arren, Reyes Azkoitia pilotari beteranoa txapelketatik at geratu zela, Gasteiz eta Abadiñon emandako maila izugarriaren ondoren.

 

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketarekin hurrengo hitzordua Elgetan izango da, hurrengo igandean, hilak 11. Bertan, lehen mailako txapelketari ekingo zaio. (Kartelera bertan igortzen dizuegu, Gordexolako emaitzekin batera)

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE