Urberuagak eta Retegi Bik buruz buruko txapelketarako txartela dute jokoan, Atanon
IMANOL MAGRO / Berria
Atariko partida batek inoiz ez du gaurkoak bezainbeste hauts harrotu. Iragan asteartean buruz buruko txapelketa aurkeztu zenean inor gutxi oroitu zen txapelketan aurrenekoz sei txapeldun elkartuko zirela. Txapelketa guztia atariko baten itzalpean gelditu zen, Julen Retegik, Asegarceko kirol zuzendariaren semeak, buruz buruko txapelketan sartzeko eskubidearen truke jokatzeko aukera baitu gaur, Donostiako Atanon (22:15, ETB1). Retegiri emaniko aukerarekin sorturiko zalaparta txikia ez balitz, Asegarcek Iñaki Otxandorena txapelketatik at utzi zuen, Retegik baino askoz meritu gehiago eginiko pilotaria.