«Txapel hau txikitako ametsa zen» Pascal Ezcurra

Berezkoen banakako txapela irabazi du aurrenekoz, 25 urterekin.
Trinketeko pilotari belaunaldi gaztearen ikurra da.

IMANOL MAGRO
/ Berria

Iragan larunbatean Ozafrainen aurka EPBko banakako txapela nagusitasunez irabazi ostean, astebeteko oporraldia hartu du. Paxkal Ezkurra aste honetan ez da joango EBPko bulegora. Lanera ez badoa ere, ez dio entrenatzeari utzi, binakakoa aurki hasiko da eta buru-belarri ari da prestatzen, Panpi Idiartekin batera. Ezkurra euskaraz mintzo da, lasai. Euskalkian nabaritzen da Urruñako semea dela.

Zer moduz atseden astea?

Kontent naiz, aste honetan ez dut lanik egin. Lasai eta ongi, aste gozoa da benetan.

Ospatu al zenuen txapela?

Bai, afari ona eta besta txikia, goxoa. Oso lasai, entrenatzen jarraitu beharra dagoelako.


Bospasei egun pasatu dira finaletik; zer-nolako oroitzapena duzu?

Memento handia izan zen niretzat; dena ongi igaro zen. Niretzat txapela irabaztea gauza ederra da, biziki kontent naiz. Nire ametsa zen, txikitatik, txapela hori janztea. Buruz buru aritzea asko maite dut eta txapel hori garrantzitsuena da. Biziki pozik nago ametsa lortzeagatik.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE