Finala hilaren 19an jokatuko da, Donostian edo Gasteizen

Enpresen Ligak gaur jakinaraziko du partida non jokatuko den

IMANOL MAGRO / Berria

Martinez Irujo-Eulatek eta Olaizola II.a-Zearrak gaur jakingo dute non jokatuko duten EPELen binakako finala. Enpresen Ligako buruek gaur jakinaraziko dute finala non jokatuko den. Donostia edo Gasteizen jokatuko da, enpresen ligak beste lekuren batean izatea ere aztertu duen arren. Non jokatuko den airean baldin badago ere, eguna jada zehaztu dute. Bikoteren batek atzerapenik eskatu ezean, finala hilaren 19an jokatuko da, San Jose egunez.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE