Eulatek gogor kritikatu du pilota hautatzailearen lana, eta Irujok ez du ezer ere esan nahi izan
Binakako Txapelketa aurrera doan heinean, pilota aukeraketak berotuz doaz. Atzo, aurreko astean egin bezala, Irujok eta Eulatek agerian utzi zuten ez dutela batere gustuko Juan Mari Juaristi EPELeko pilota hautatzailearen lana. Euren iritziz, atzo Esainek eta Ruizek bereizitako pilotak biziegiak dira, eta hautatzailea da horren erruduna.