Zaharrak berri

Bengoetxea VI.ak eta Ruizek kitarakoa irabazi dute, eta binakakoaren finalerdietarako sailkatu dira

IMANOL MAGRO / Berria

Zaharrak berri binakako txapelketan. Iragan ostiraleko ezustearen ondoren, normaltasuna eta kirolaren logika txapelketara itzuli ziren atzo. Bengoetxeak eta Ruizek egun Titin eta Pascual baino bikote indartsuagoa direla erakutsi zuten beste behin, eta kitarako partida irabazita finalerdietarako sailkatu ziren. Atzoko irabazleek gaur zortzi ekingo diote finalerdiei, Donostiako Atanon, Irujo-Eulateren aurka.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE