Ozafrain, Etxeto, Muskarditz eta Ezkurra II.a lehian sartuko dira
Gara
Berezkoen bakarkako Txapelketa faserik interesgarrienean sartzera doa. Datorren asteburutik aurrera lehian izango dira lau multzo buruak, eta adituen ustez, txapela janzteko faboritoak ere horiexek dira. Muskarditz, Ezkurra II.a, Etxeto eta Ozafrain ikusteko parada ukango da.
Datorren igandean final-laurdenetako estraineko bi kanporaketak jokatuko dituzte. Arrosan trinkete berria estrainatzeko parada ukango dute Sorhuetek eta Etxetok. Haien lanak amaitutakoan, Ezkurra II.a eta Larretxea kantxaratuko dira.
Datorren astelehenean, Donibane Garaziko Garat trinketean jokatuko dituzte beste bi kanporaketak. Alde batetik Idiart eta Ozafrain neurtuko dira, eta bestetik, Kurutxari eta Muskarditz. Ondoren, finalerdietan arituko diren pilotarien izenak jakiteko modua izango dugu.