Berezkoen Bakarkakoa
Garaileek ez zuten izan aparteko eragozpenik aurrera egiteko
Gara
DUHAU 40
ARREKART 24
ETXEBERRI 40
KARRIKART 18
Duhauk eta Etxeberrik aurrera egin dute Berezkoen Txapelketako lehen jardunaldian. Lehenengoak aurreikuspenak bete egin zituen, baina ez bigarrenak, Francis Karirkartt baitzen faborito.
Lehen partidan Duhauk oso maila ona eman zuen. Pilotari hori bakarka beti moldatu izan da ongi, eta pilota fite mugituz, erabat menperatu zuen Errekart. Azken hori lesiotik atera berria ere bada, eta garbi geratu zen lehiaketak ez duela sasoirik onenean harrapatu. Hala ere, Duhauren garaipenak ez dauka aitzakiarik.
Bigarren partidan Etxeberri gazteak eman zuen ezustekoa, eta akaso ez da azkenekoa izango, atzo sekulako itxura eman baitzuen. Hamasei kintze egin zituen botetik, eta Karrikartek bakarra. Hor egon zen partidaren gakoa.
Etxeberrik freskotasun handia zuela erakutsi zuen, erraz aritu zen pilotan, eta Karirkarti, berriz, asko kostatu zitzaion trinketean mugitzea.