XVI BERRIA TXAPELKETA (4º JARDUNALDIA)

Datorren igandean Hernani eta Andoaingo pilotalekuetan hamaseirenetako 4. saioa jokatuko da.

Hernanin Bartzelonako Nafarren Etxea klubekoak hartuko ditugu. Honek lehengoz aterako da Berria txapelketan ta Oiartzungo Oiarperen aurka arituko da. Faboritoak Oiartzungoak izango dira.

Andoainen Munitibarko Lea Ibarra Burlatako Zugarralderen aurka arituko da. Kanporaketa berdinduta ikusten da.

 

HERNANIN APIRILAREN 28an IGANDEAN 11:00etan

 

NAFARREN ETXEA (Bartzelona) // OIARPE (Oiartzun)

Kadeteak: Arribas-Blanca // Sein-Mixelena

Jubanilak: Ceniceros-Holgado // Aranburu-Zalakain

Nagusiak: Arrasate-Ortiz de Urbina // Etxabe-Azpiroz

 

 

 

Kadeteetan Oiarpekoak aterako dira favorito. Seinek luzean jokatu gabe egon ondoren, berriro jokatuko du Mitxelena lagun egokia izanik. Kataluniaren izenean Arribas-Blanca ibiliko dira, maila oneko pilotariak eta gure artean ohitutakoak. Hobe luteke gipuzkoarrak ez fidatzea, ustekabetik har lezakete eta.

 

Jubeniletan ere Oiartzungoak izango dira favorito. Aranburu eta Zalakain Euskal Liga jokatzetik datoz, baina emaitza guztiak ez dituzte onak izan. Nafarren Etxeko bikoteak, Ceniceros-Holgadok, ez dute esperientzarik maila honetako lehiaketetan. Pronostikorik garbieneko partidua ematen du.

 

Nagusietan espero da partidurik berdinduena. Bartzelonakoen aldetik, Arrasate-Ortiz de Urbina, hemengo bi pilotari arituko dira, baina han bizi direnak. Oiartzuarren aldetik Etxabe-Azpiroz saiatuko dira, biak oso gazteak. Hangoen esperientzia erabakiorra gerta liteke.

 

 

 

ANDOAINEN APIRILAREN 28an IGANDEAN 17:00etan

 

 

 

LEA IBARRA (Munitibar) // ZUGARRALDE (Burlata)

 

Kadeteak: Enbeita-Bernaola // Itoiz-Maiza

 

Jubenilak: Beitia-Anitua // Bustinze-Marin

 

Nagusiak: Uriona-Uriondo // Antso-Alduntzin

 

 

 

Kadeteetan maila oneko bi bikoteren artean partidu berdindua espero da. Bernaola-Enbeita bizkaitarrak Euskal Liga jokatu dute, baina emaitza on eta txarrak aterata. Zugarraldeko Itoiz –Maiza, berriz, Nafarroako azpitxapeldunak dira.

 

Jubeniletan Lea Ibarrakoak aterako dira favorito. Beitia eta Anituak Euskal Liga jokatu dute eta semifinaletan sartzeko hortxe-hortxe ibili dira. Bustinze-Marin nafarrek bikote ona osatzen dute eta ustekabea emateko prest etorriko dira.

 

Nagusietan jokatuko da partidurik interesgarriena: Uriona-Uriondo Antso-Alduntzinen aurka. Pronostikoa berdinduta dago. Izan ere mailako 4 onenetakoak dira. Bizkaikoen aurrelaria oso zaildua da eta, diotenez, atzelariak profesionaletara pasatzeko ate-atean dago. Bikote nafarra gaztea bai, baina garrantzizko txapelketetan jokatzen ohitua dago eta kanporaketa aurrera ateratzeko gai da.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE