Asteburuan hasiko da 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eskuko lehiarekin

Bihar, ostirala, hasiko da 2019ko Herriarteko Txapelketa, eskuko lehiarekin. Amasa-Villabona eta Andoain, Aduna eta Bergara eta Zestoa eta Aretxabaleta izango dira asteburuko kanporaketak, final-hamaiserenetako joaneko jaialdiak, hain zuzen ere. Datorren jardunaldian, maiatzaren 12koan, jarriko dira martxan gainontzeko lehiak. Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak: http://bit.ly/2GKpA7q

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE