Datorren igandean Hernani eta Astigarragako frontoietan final zortzirenetako lehen bi kanporaketak jokatuko dira.
Hernaniko kiroldegiko frontoian goizeko 11:00etan hasiko da txapelketan iazko txapelduna, Tolosa, Tafallako Peña Pelotazale San Sebastianen aurka.
Astigarragako Txominenen, berriz, arratsaldeko 17:00etan Doneztebeko Erreka, zerrendaburua bera, bertako Mundarron aurka arituko da. Hauek dira pilotariak:
TOLOSA // P.P.SANSEBASTIAN (TAFALLA)
Kadeteak: Amiano-Sodupe // Tirado-Peñalver
Jubenilak : Altuna – Etxeberria // Pernaut anaiak
Nagusiak: Elola-Telletxea // Ruiz-Peñas
Kanporaketa honetan Tolosa aterako da favorito. Kadeteetan gipuzkoarrak Euskal Ligako txapeldunak dira, baina ez luteke fidatu behar. Izan ere aurreko kanporaketan nafarrak oso ondo aritu ziren. Jubeniletan ere Tolosa izango da favorito oso bikote ona dute eta. Gainera, Tafallakoak ez daude konpromisozko partiduetan ohituta. Nagusietan jokatuko da partidurik erakargarriena. Berdinduta ikusten da. Mailako bi atzelari onenetakoak arituko dira eta aurrelariak gazteak ondo lagunduko diete.
ERREKA (DONEZTEBE) // MUNDARRO (ASTIGARRAGA)
Kadeteak: Telletxea-Mikelarena // Lizeaga anaiak
Jubenilak: Loiarte-Agirre // Larrañaga-Urdangarin
Nagusiak: Salaberria-Mariezkurrena // Loidi-Santxez
Kanporaketa dirudienez azken partiduan erabakiko da. Ez dago faborito garbirik. Kadeteetan Mundarro, oraingo Euskal Ligako txapeldunaordeak izanez, favorito aterako da. Kadeteetan, berrriz, eta Errekak bi atzelariekin jokatuko duenez, bikotea konpromisozko partiduetan ohituagoa dagoela eta berak aterako dira favorito. Dena erabakiko da nagusietan. Errekako bi gazteetan aurrelaria dabil aparta ondo eta Mundarrotik, berriz, afizionatuetan txapela asko irabazitako bikote zaildua aterako du.