Abian da Markina-Xemeinen Elorrioren Oroimenezko Txapelketa

Xistera

Pasa den uztailean hil zen den Victor Bereikua Elorrioren Oroimenezko Torneoa ari da jokatzen Markina-Xemeinen, bertako Uni pilotalekuan. Gazte, heldu eta elite mailako pilotariak arituko dira torneo hau jokatzen.

Baina, hasterako, Elorrio pilotaria zein zen jakitea komeni da. ´´Elorrio izena eramaten zuen Victor Bereikuak. Elorrioan jaio zen, eta horregatik zeraman izen hori. Txikitan etorri zen Markina-Xemeinera eta hemen gizon ospetsua zen. Estatu Batuetan jokatu zuen berak, maila handian eta Corrupcion en Miami telesailaren hasieran ateratzen zen puntista zen´´, dio Santi Olabek, txapelketa honetako antolakuntzako kide eta Markina-Xemeingo klubeko kide denak.

Herrian ezaguna eta maitatua zen Elorrio eta horregatik bere Oroimenezkoa antolatu nahi izan dute. Maila handiko torneoa da, gainera, Olabek dion moduan. ´´Alde batetik profesional ibili direnak, eta haiekin batera Xisteran punta-puntan dabiltzanak sartu ditugu elite mailan. Gero, helduen mailan, helduetan oso ondo dabiltzanak ekarri ditugu, eta baita gazte mailan nabarmentzen ari direnak ere. Eta gazteetan gazte mailako onenetakoak, eta haiekin batera kadete mailan nabarmentzen ari direnak ere bai´´, esaten du Santik.

´´Maila bakoitzean seina bikote ari dira jokatzen, eta denak denen aurka jokatuko dute liga. Lehen sailkatua zuzenean sailkatuko da finalera, eta bigarrenak eta hirugarrenak finalerdia jokatuko dute´´, eransten du Santik.

Partidak ostiraletan ari dira jokatzen. ´´Markina-Xemeingo Uniko frontoian ari dira jokatzen partidak, eta sarrera ez da ordaindu behar. Finalerdiak uztailaren 5ean jokatuko dira eta finalak, berriz, uztailaren 20an. Partidak 16.45tan hasten dira eta seina neurketa izaten dira, maila bakoitzeko bi´´, esaten du Olabek.

Jendearen erantzuna ona dela dio, eta txapelketak aurrera egiten duen moduan, gehitzen joango dela dio. ´´Jendea ongi ari da erantzuten, baina finalerdietan eta finaletan seguru dena beteko dela. Elorrio oso maitatua zen herrian, eta jende asko ekarriko du. Berarekin ibilitakoak ere ez dute hutsik egingo´´, esaten du Santik.

Asteburu honetan seigarren jardunaldia jokatuko da, ostiralean 17.45tan hasita, eta neurketak honako hauek izango dira:

 

Ezpeleta-Gardoki / Pagaldai-Txurruka

Uribesalgo-Oinatz / Jokin-Elosegi

Zelaia-Alain / Eñaut-Iriondo

Alex-Danel / Aaron-Atain II

Ibar-Elkoro I / Zuloaga-Elkoro II

Meabe-Aimar / Antxon-Mandiola

 

Bestetik, igandean jokatuko dira Markina-Xemeingo Uniko pilotalekuan, 11.00etan hasita, Eskolarteko Txapelketako finalerdiak:

Astelarra-Intxausti / Erika-Arai

 

Lekue III-Goikoetxea / Bilbao VI-Argoitia

Zelaia-Elortegi / Ihart-Maialen

Javier-Ander / Arrasate-Danel

Arakis-Oier / Eñaut-Iriondo

 

 

 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE