Patrick Ozafrain faboritoa kanporatu du Sorhuetek

Berezkoak (Superprestigioa)
Etxetok inongo arazorik gabe menderatu zuen Kurutxari
Gara

SORHUET 40
OZAFRAIN 20

ETXETO 40
KURUTXARI 15

DONIBANE GARAZI

Ezusteko handi batekin eta joko txarrarekin abiatu zen atzo Donibane Garazin aurtengo Superprestigioa. Ezusteko handiena Patrick Ozafrain kanporatzea izan zen.

Sebastien Sorhuetek ez zuen gupidarik izan egungo txapelduna mendean hartzeko. Bankakoa da bakarka Superprestigioko eta Bakarkako txapel- duna ere, baina atzo neurketa kaskarra egin zuen. Sorhuetek hasieratik menderatu zuen. Berehala egin zuen zuloa, eta Ozafrain beti ezinean aritu zen. Finalerdietan, Muskarditzen eta Maiteren arteko partidako irabazlearen aurka jokatuko du.

Bigarren partidan ez zen ezusterik izan, baina bai joko kaskarra, batez erre Kurutxariren aldetik. Etxetok nahi bezala eraman zuen norgehiagoka. Botetik hamaika kintze egin zituen, eta banaka jokatzen denean hasierako jokaldiarekin horrelako aldea kentzen denean, arerioak ez dauka inongo aukerarik. Etxetok oso eroso jokatu zuen, eta ongi merezita lortu zuen finalerdietako txartela. Aranbururen eta Ezkurra II.aren arteko partidako irabazlearen aurka jokatuko du finalerdietan.

Gaur, bi partida

Final-laurdenetako beste bi partidak gaur jokatuko dituzte. Hasteko, Aranburu eta Ezkurra II.a neurtuko dira. Paxkal Ezkurra izango da faboritoa. Bigarrenean, Muskarditzek eta Maitek neurtuko dituzte indarrak. Rene Muskarditz da, adituen ustez, irabazteko faborito.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE