XVI BERRIA TXAPELKETA (8º JARDUNALDIA)

Asteburu honetan jokatuko dira BERRIA txapelketaren zortzirenetako azken bi kanporaketak. Zeanuriko frontoian larunbatean arratsaldeko 18,45etan saiatuko dira bertako Joko Alai Burlatako Zugarralderen aurka eta igandean Hernanin goizeko 11:00etan hasita, iazko txapeldunordea,Iruñako Oberena, Oiartzungo Oiarperen aurka arituko da. Hona hemen pilotariak:

JOKO ALAI (Zeanuri) // Zugarralde (Burlata)

Kadeteak: Artaraz-Beitia // Itoiz-Maiza

Jubenilak: Etxeita-Erkiaga // Bustinze-Marin

Nagusiak: Urigoitia-Beldarrain // Antso-Alduntzin

 

Kanporaketa berdindua itxuraz kadeteetan erabakiko dena. Bizkaitarrak ezingo dute bikote titularra atera eta honetxek berdintzen du pronostikoa. Bere buruari hobeto eusten diona irabazteko bidean izango da.

Jubeniletan Joko Alaikoa mailako onenetakoa da eta favorito aterako dira

Nagusietan, berriz, alderantziz gertatzen da. Zugarraldeko biak nabaritu egiten dira eta noski favorito aterako dira.

OBERENA (Iruña) // OIARPE (Oiartzun)

Kadeteak: Laso-Ilarregi // Etxeberria-Mitxelena

Jubenilak: Igoa-Ganboa // Aranburu-Iñarra

Nagusiak: Canabal-Aldabe // Ugalde III-Azpiroz

Kanporaketa honetan Oberena da favorito, kadeteetan jokatu gabe berdindua ikusten da.

Jubeniletan nafarrak mailako onenetakoak direnez favorito aterako dira. Oiartzuarrek ondo jokatzen dute, baina oso ondo jokatu beharko dute irabazteko.

Nagusietan maila oneko lau pilotari gazte saiatuko dira, nahiz eta honetan ere nafarrak izango diren favorito. Izan ere Oberenakoak oso maila altuan ari dira denboraldi guztian.

 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE