XVI BERRIA TXAPELKETA (9 JARDUNALDIA)

Ekainaren 2an Hernani eta Usurbilgo frontoietan BERRIA Txapelketaren laurenetako bi kanporaketa jokatuko dira.

Hernanin goizeko 11:00etan Tolosa, iazko txapelduna, Doneztebeko Errekaren aurka arituko da. Gipuzkoarrak faborito aterako dira, baina garrantzizko bajak dituzte eta ustekabea airean ibiliko da.

Usurbilen arratsaldeko 17:30etan Azpeitiko Ilunpe eta bertako Pagazpe arituko dira. Ilunpe faborito samarra da kadete hobeak dituelako, baina Pagazpek jubenil eta nagusietan irauli diezaioke, ez baitago ez batean ez bestean alde handirik.

 

TOLOSA // ERREKA (Doneztebe)

Kadeteak: Amiano-Sodupe // Telletxea-Mikelarena

Jubenilak: Altuna-Etxeberria // Agirre-Loiarte

Nagusiak: Goikoetxea-Elola // Barandiaren-Mariezkurrena

 

Kadeteetan Tolosakoek Amiano-Sodupe dituzte, Euskalerriko txapeldunak. Faborito aterako dira, nafarrak ahulagoak baitira.

Jubeniletan ere Tolosako bikotea aterako da favorito, baina ustekabea frontoian ibiliko da. Bikote nafarra bi atzelari onek osatzen dute eta Tolosako aurrelariaren joko arriskutsua aldentzen asmatuko balute, partidua irabaz dezakete.

Nagusietan, berriz, Barandiaran-Mariezkurrena aterako dira faborito bi arrazoiengatik: nafarrak mailako bikoterik onenetarikoa osatzen dutelako eta gainera Tolosatik ez dutelako bere titularrek jokatuko, Goikoetxea-Elolak baizik.

 

ILUNPE (Azpeitia) // PAGAZPE (Usurbil)

Kadeteak: I. Egiguren-Elosegi // Garaiar-Albeniz II

Jubenilak: Alberdi-Larrañaga // Galarraga-Iruretagoiena

Nagusiak: Apezetxea-Murgiondo // Santxo-Exposito

 

Kadeteetan Ilunpeko I. Egiguren-Elosegi oso faborito aterako dira. Gipuzkoako txapeldunordeak dira eta Pagazpekoak baino hobeak. Hauek tanto gehien egiten saiatuko dira.

Jubeniletan berdindua espero da. Azpeitiko aurrelaria, Unai Alberdi, mailako onenetakoa da, atzelaria, berriz, pittin bat gutxiago. Pagazpekoak, Galarraga-Iruretagoiena, oso orekatuak dira eta beren mailan jokatuz gero, irabaz dezakete.

Nagusietan ere partidu berdindua espero da eta ikuskizun handia, izan ere, lau pilotari sendo arituko dira. Ilunpekoak, Apezetxea-Murgiondo, mailako bikoterik onenetakoa osatzen dute. Besteak beste, esperientzi handikoak, pilota zer den aspaldi ikasi zutenak. Pagazpekoak, berriz, bi aurrelari nabariak dira. Aurrean Santxok jokatuko du, Munduko txapelduna oraintxe eta atzean Expositok, empresa profesiolekin aurre kontratua egina duena eta pilota jotzen duen bezala atzelari gisa oso ondo moldatzen dena.

 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE