XVI BERRIA TXAPELKETA (10º JARDUNALDIA)

Datorren igandean Hernani eta Orozkoko frontoietan laurdenetako azken bi kanporaketan jokatuko dira. Goizeko 11:00etan Hernanin Iruñako Oberena eta Zeanuriko Joko Alaik jokatuko dute. Bizkaitarrek baja askotxo dute eta nafarrak aterako dira favorito. Eta arratsaldeko 18:00etan Orozkon Lazkaoko Lapkek eta bertako Olgetanek izerdia aterako dute semifinaletan sartzeko esperantzaz. Kanporaketa berdinduagoa da eta baliteke jubeniletako partida erabakiorra izatea.

 OBERENA (Iruña) // JOKO ALAI (Zeanuri)

 

Kadeteak: Laso-Ilarregi // Erkiaga II-Beitia

Jubenilak: Igoa-Ganboa // Etxeita-Urigoitia

Nagusiak: Mata-Irurita // Olivares-Beldarrain

 

Kadeteetan bi aurrelarik jokatu arren, bizkaitarrak aterako dira favorito. Jubeniletan egon liteke kanporaketaren kakoa. Honetan ere zeanuritarrak bi aurrelariz arituko dira eta horrexegatik ematen dituzte favorito nafarrek, Igoa eta Ganboa baitituzte. Eta nagusietan nafarrak gehiago direla ematen du: Mata eta Irurita 22z azpiko onenetakoetan daude eta Joko Alaikoak lehen urteko aurrelari jubenil batekin arituko dira, ekipoa osatzeko jokatuko duena.

 

LAPKE (Lazkao) // Olgetan (Orozko)

Kadeteak: Naldaiz-Goikoetxea // Arbaiza-Olaizola

Jubeniletan: Senar-Garmendia // Arandia-Solatxi

Nagusietan: Zubizarreta-Quina // Barbara-Olaguenaga

 

Kadeteetan pronostikoa bizkaitarren alde dago, baina ez luteke erraza ikusi behar. Arbaiza –Olaizola mailako bikote onenetakoa da, baina Lapkekoek bikote txukuna dute.

Kanporaketa seguruenik jubeniletan erabakiko da eta pronostikoak, ez garbi-garbi, baina gipuzkoarren alde daude. Senar-Garmendia bikote ona da, nahiz eta Arandia-Solatxi ez diren bi edozein. Nagusietan oso faboritoak dira Zubizarreta-Quina, izan ere Euskal Ligako txapeldunak dira eta ustekabe handia litzateke bikote bizkaitarrak aurre egitea.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE