Beitia-Bessonart eta Olazabal-Jauregi bikoteak sailkatu ziren, Altsasun eta Zegaman, DV Txapelketako finalerdiak jokatzeko
ASIER MINTEGI / Berria
Faborito irteteak askotan ez dio mesederik egiten hala izendatutakoari. Badira pilotariak egun handietan gehiago emateko gai direnak, baina badira pilotariak egun handi horietan kale egiten dutenak. Horixe gertatu zitzaien, joan den asteburuan, Lasa-Irureta eta Castillo-Argote bikoteei DV Txapelketan.
Lehenengo jaialdia Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatu zuten, eta Beitiak eta Bessonartek lortu zuten finalerdietarako txartela, Lasari eta Iruretari ezusteko ikaragarria emanda (22-15). Finalerdiak Errearen eta Oteizaren aurka jokatuko dituzte Urretxuko Ederrena pilotalekuan, abenduaren 10ean.Partidako onena Bessonart izan zen. Txapelketa behe-behetik hasi beharra izan zuen Bengoetxea VII.aren laguntzarekin, baina leitzarrak profesionaletara igotzeko aukera izan zuen Frontisen eskutik, eta ez zuen aukera galdu. Hortik aurrera leitzarraren hutsunea Beitiak bete du azken bi partidetan, eta nota altuarekin pasatu du bere azterketa partikularra.Promesetan ez zen ezustekorik egon, eta Urrutikoetxeak eta Diaz Ulzurrunek lortu zuten finalerdietarako txartela Atxotegi-Linzoainen aurka (22-17).
Julian Retegi Zegaman
Asteburuko bigarren jaialdia, eta bigarren ezustekoa Zegaman gertatu zen. Pilotazale askoren ustez, Castillo eta Argote ziren partida irabazteko faboritoak, baina Olazabalek eta Jauregik, joko bikaina egin ondoren, partida irabaztea lortu zuten (22-15). Neurketako onena Olazabal aresoarra izan zen, eta begi bistan utzi zuen gaur-gaurkoz honetan bi aurrelarien artean diferentzia nabarmena dagoela.
Nahiz eta Castillok Asegarce enpresarekin aurre kontratu bat sinatuta eduki, joan den igandean baino gehiago jokatu beharko du goi mailara pasatu nahi badu. Retegik egun txarra aukeratu zuen Castillo ikustera joateko. Argotek ere ez zuen bere eguna izan, eta azken boladan burua altxatu ezinik dabil. Ez da joan den urteko pilotari berbera. Ez zaio pilota eskutik ateratzen, eta azkenaldian emaitza kaskar samarrak ari da izaten. Final-laurdenetako azken jardunaldiko partidak, datorren igandean jokatuko dira Iurretan (Bizkaia). Lehen mailan, Olaetxea-Apraiz eta Azagirre-Azanza ariko dira.
Afizionatu mailako emaitzak
baque torneoa
ABADIÑO
Kadeteak:
-Urrutikoetxea 18; Alvarado 7.Beroiz 9; G. Esteban 18.
Gazteak:-Apezetxea 0; Galarraga 22.Gil 15; Gomez 22.
juanito alvarezen oroimenezkoa
Donostia (Egia):
Kadeteak:
-Epelde-Galarza 8; Iraola-Arzelus 22.
Gazteak:
-Ojuel-Nuñez 22; Idoate-Soroa 18.
Seniorrak:
-Olaetxea-Zapirain 18; Dominguez-Arraztoa 22.
dv txapelketa
ALTSASU:
Promesak:
-Urrutikoetxea-Diaz Ulzurrun 22; Atxotegi-Linzoain 12.
Seniorrak:
– Lasa-Irurita 15; Beitia-Bessonart 22.
ZEGAMA:
Promesak:
-Urrutia-Uzkudun 13; Ollo-Aldape 22.
Lehen maila:
-Castillo-Argote 15; Olazabal-Jauregi 22.
Zugarralde txapelketa
Burlata:
Kadeteak:
-Etxeberria-Yeregi 14; Ladron de Guevara-Razkin 22. Arroki-Ibero 5; Etxeberria-Vazquez 22. Zaranton-Alustiza 7; Santesteban-Ojeta 22. Igoa-Etxarri 0; Etxaide-Garcia 22.
Gazteak:
-Agirre-Fernandez 8; Andreu-Mitxelena. Zelaia-Ugartemendia 22; Ezeiza-Huizi 5.
22 urtez azpikoak:
-Loiarte-Errarte 10; Alzugarai-Bengoetxea 22.
olazar txapelketa
Zaldibar:
Seniorrak. Lau t’ erdian:
-Renobales 19; O.Gonzalez 22.Seniorrak. Binaka:-Cabrerizo-Irureta 14; Alzugarai-Bengoetxea 22.
huarteko txapelketa
Huarte:
Lau t’ erdian:
-Olazabal 22; Arraztoa 15.Zubieta 22; Otxotorena 7.
gabonetako txapelketa
Getxo:Promesak:
– Uriarte-Uriarte 22; Setien-Garcia III.a 9.
Lehen maila:
-Etxeberria-Baez 22; Gonzalez-Arruti 16.
III. elite txapelketa
Azkoitia (final-laurdenak): -Aurtenetxe-Tejero 22; Errea-Velasco 10. Vicente-Okiñena 11; Lopez Aldai-Garmendia 22. Lasa-A. Bengoetxea 11; Etxeberria-Arruti 22. A. Beitia-Urrizelki 22; Erroizenea-Ajuria 20.