Buruz buruko irekia eta hiru jokotan banatuko diren partidak, Frontisen azken berritasunak

Bannercurso_1
i. m. / Berria
Frontis bide berriak irekitzen ari da esku-huskako pilota profesionalean. Enpresak AZP zirkuituaren bigarren aldia aurkeztu zuen atzo Iruñean, eta aldaketa askoren berri eman zuten. Tantoak jokoka zenbatzea eta buruz buruko irekia dira Frontisen apustu berritzaileenak.

Iazko urteko eskarmentuarekin, Frontisek AZP zirkuituari ekingo dio bigarren urtez. Oro har zirkuituaren eta rankingaren diseinua iazkoaren atzerakoa izango da, eta berritasunak jokoaren antolakuntzan egongo dira. Zirkuituari Gaztela Leongo Irekia gehitu diote, eta Bizkaikoa buruz burukoa izango da. Aurreko sasoian irekiak binaka eta lau t’erdian jokatu zituzten. Ikusleek, baina, buruz buruko partidak eskatzen zituzten eta Frontisen banakako irekiaren aukera aztertu zuten. Buruz buruko irekia Bizkaian jokatuko da, urtarrila eta otsaila artean. Atzoko aurkezpeneko interesgune nagusia, ordea, tantoak batzeko modu berria izan zen. Frontisen, aurten, partidak ez dituzte hogeita bi tantotara jokatuko, zortzi tantoko hiru ‘Joko’-tara baizik. Bi joko irabazten dituen bikote edo pilotariak irabaziko du partida. Karlos Armendarizek aurkezpenean azaldu duenez, entrenamenduetan proba ugari egin dituzte eta pozik daude emaitzekin. Frontisek, markagailu berezia erabiliko du tantoak pilatzeko modu berrirako. Apustuetan aldaketa txiki bat egongo da, trabesak partidako edo jokoetako emaitzekin egin ahal izango baitira.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE