Datorren larunbatean, irailak 28, jokatuko dira aurrefinalak edo semifinalak
Berrizen, Berrizburu plazan, goizeko 11tan, Bizkaia eta Gipuzkoa batek neurtuko dituzte indarrak. Bizkaia A multzoko lehenengoak izan dira eta Gipuzkoa bat B multzoko bigarrenak. Iazko finalaren errebantxa izango dugu eta oraingo txapeldunak, Bizkaia, ateran dira faborito bezala.
Senperen, Gaintxiki plazan, goizeko 11tan Iparralde 2 eta Gipuzkoa bi izango dira leian. Lapurtarrak B multzoko lehenak izan dira eta gipuzkoarrak A multzoko bigarrenak. Nahiko parekatua ematen du izango dala partida, bainan pixka bat faboritoagoak ateratzen dira iparraldekoak.