Ozafrain eta Gonzalez, Sarako pilota topaketan

Gara
Patrick Ozafrain eta Sebastien Gonzalez pilotari handiak bihar Saran egingo dituzten pilota topaketan izango dira, goizeko 10.00etan.

Xibak antolatuta eta GARAk babestuta, sei eta hamalau urte bitarteko umeek hainbat jolasekin gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste, Barrenean bezalako jokoak eta pilota partidak jokatzeko parada ezin hobea izango da goizeko 10.00ak inguruan hasi eta eguerdiko 12.00ak arte.

Gainera, adin guztietako jendearentzako pilota gozoak salgai jarriko dituzte, Ikaspilotarekin elkarlanean.

Ondoren, Patrick Ozafrain eta Sebastien Gonzalez pilotak sinatzen egongo dira. Biak dira punta-puntako pilotariak, eta denboraldi bikaina egiten ari dira.

Euskal jokoen topaketa

Beste alde batetik, 16.00etan, Euskal herrien arteko euskal jokoen Bigarren topaketa egingo dute.

Ipar Euskal Herriko kanporaketako jokoak Sarako plazan izango dira, eta aurtengo topaketaren lehenengo jardunaldia izango da.

Guztira 12 talde lehiatuko dira, ohi bezala, giro ezin hobean. Iazko topaketa arrakastatsua izan zen oso, eta aurtengo helburu bera du Xibak.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE