Ate-joka dugu 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. 16 herrik eman dute izena eskuko lehian, 18 lehiatuko dira gomazko paletakoan, 7 larruzko paleta eta pala motzekoan, eta 4 zesta-puntakoan.
Datorren astean izango da zozketa. Baina, osasun egoera dela medio, aurten ez dugu ekitaldirik antolatuko, eta telematikoki bilduko gara parte hartuko duten herrien ordezkariekin. Ondoren bidaliko dizuegu informazio guztia.
Izen-ematearen datuak zehazteko moduan gaude, behintzat:
- Eskua (16): Aduna, Alegia, Amezketa, Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Bidania-Goiatz, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zestoa
- Gomazko paleta (18): Aia, Amasa-Villabona, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Mutriku, Orio, Soraluze, Tolosa, Zarautz, Zestoa eta Zumarraga
- Larruzko paleta eta pala motza (7): Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia
- Zesta-punta (4): Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia