Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpuruk garaipen berri bat lortu dute ‘Erremontari’ saioan

Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpuru bikoteek bigarren garaipena lortu zuten astelehen gauean Sagardoaren Txapelketan, Erremontari saioaren barruan.


Eguneko lehenengo partidan Ansa eta Labaka jaun eta jabe izan ziren eta 17-30 garaitu zituzten Urriza eta Zaldua. Beraz, Setien sagardotegiak bigarren garaipena eskuratu zuen eta zortzi puntu pilatu ditu sailkapenean, bi partidetan. Aldiz, Bereziartuak ez zuen punturik batu eta laurekin geratu da bi jardunalditan.


Saioko bigarren partidan Goikoetxea eta Aizpuruk lortu zituzten lau puntuak eta Etxarri eta Barrenetxeak hirugarren porrota jarraian jaso zuten, 27-30. Oraindik garaipena ezagutu gabe jarraitzen du Oialume Zarreko bikoteak, baina txarrenean bost puntu batu dituzte atzoko biak gehitu eta gero. Garaileek, Gurutzetak, zortzi puntu dituzte bi partidetan.


Jaialdiko aurreneko partidan Ansa eta Labaka Urriza eta Zaldua baino askoz hobeak izan ziren eta historia gutxiko norgehiagoka izan zen. Ansak partidu benetan ona egin zuen eta Urriza gainditu zuen hasieratik bukaeraraino. 20 tanto eginez erabaki zuen partida. 
Bigarrengo partida berdinduagoa izan zen, nahiz eta urdinak, Goikoetxea V eta Aizpuru III.ak agindu partida guztian zehar. Lau-bost tantoko aldea  hart zuten berehala eta ongi eutsi zioten abantailari amaiera bitarte. etxarri eta Barrenetxea hurbildu ziren bi tantora, baina ez zuten lortu norgehiagoka berdintzea. 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE