Larruzko paleta eta pala motzeko lehia bukatu berri da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Eskuzkoa, gomazko paletakoa eta zesta-puntakoa, ordea, martxan dira oraindik. Bai eskuz bai gomaz finalerdietarako sailkapena izango da jokoan asteburu honetan, eta zesta-puntaz ligaxkako azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute.
Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak, eta baita asteburuko kartelera ere: https://bit.ly/2SQB82O