Urriza eta Zalduak Bereziartuari txapela eman diote

Sagardoaren Txapelketaren finalean 30-22 gainditu zituzten Setieneko Ansa II-Labaka

Urriza eta Zalduak Sagardoaren Txapelekatko finala irabazi zuten azken partidan Ansa II eta Labaka 30-22 gainditu eta gero. Honela, Bereziartua sagardotegiak lortu du txapela eta Setien geratu da azpitxapeldun.Ansa eta Labakak txapelketako lehendabiziko partida galdu zuten eta partidarik garrantzitsuenean iritsi zen zorigaiztoko porrota. Hala ere, Urriza eta Zalduaren lana goraipatu behar da. Final handia jokatu zuten garaileek eta aurkariek ere bere momentua izan zuten.

Partida oso berdindua izan zen eta telebistaren aurrean bildu ziren ikusleak gozatu zuten. Nor baino nor aritu ziren Urriza eta Ansa aurrean eta Zalduak ere borroka polita izan zuen Labakarekin atzean.Hasieran 4-0 aurreratu ziren Urriza eta Zaldua, baina Ansa eta Labakak berehala erreakzionatu zuten eta 4-5 jarri ziren aurretik.15nako berdinketa iritsi arte aldaketa asko egon ziren markagailuan eta bikote bakoitzak bere momentuak izan zituzten. Takada txikiekin orain batzuk eta orain besteak aurreratzen ziren.14 eta 15ekoan atsedena hartu zuten finalistek eta ondoren hobeto sartu ziren kantxan gorriak. Bost tantoko aldea hartu zuten 22-17 eta abantaila mantentzea lortu zuten eta amaieran alderik handienarekin itsi zuten finala 30-22. 

Partida bizia izan zen, tanto politak ikusi ziren eta maila altua izan zuen. Urrizak erremontearen erregea zergatik den erakutsi zuen eta finaletan ezin arriskutsuagoa dela beste behin ikusi zen. Guztira 21 tanto egin zituen eta finala berak erabaki zuen, puso bat gehiago emanez. 30 tantoetatik 21 egitea ez da ahuntzaren gaur erdiko eztula. Bi akats bakarrik egin zituen.Finalean akats gutxi ikusi ziren eta Zalduak ere bikain jokatu zuen. Urrizaren laguntza handia izan zuen eta ongi sakatu zuen eta jokaldiak ere egin zituen, defentsan ere lan ona eginez. Gainera azken tantoa sake batekin lortu zuen. 

Ansa eta Labakak ez zuten gaizki jokatu, baina beste pauso bat gehiago ematea falta izan zitzaien momentu erabakiorrean. Ansak 13 tanto egin zituen eta aurrelarien arteko finala izan zen. Labakak ongi eutsi zuen eta bi tanto egin zituen sakez, baina ez zuen Zaldua menderatu. 

Sagardoaren Txapelketa amaitu da eta zapore oso gozoa utzii du kirol ikuskizunak eta Erremontari saioak ETB1en eskaini duen retrasmisio dotore eta modernoarekin. 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE