MEXIKOKO ERREBANTXA, GAUR ZUMAIAN

Jai Alai News

17:30tan, Aitzuri pilotalekuan

GOIKOETXEA-LEKERIKA vs ERKIAGA-LOPEZ
1. partidua, zumaiarrekin osatuta:

EDUARDO-COSME vs GONZALO-URANGA
Azaroaren 20an, Munduko Kopako finala jokatu zen Mexikoko Zinacantepec herrian, Tolucan. Erkiaga eta López ziren faboritoak, udako sasoi bikaina egin ostean, baina irabazleak Goikoetxea eta Lekerika izan ziren, 10-15, 12-15 irabazita. Pelota biziarekin, dozena erdi sake atera zituen errebotera Iñakik.
Partidu hartako errebantxa jokatuko da gaur Aitzurin, baina Gernikan lehengo astean gertatutakoa, oraindik buruan dugula. Bikoteak aldatuta, Erkiaga eta Lekerika neurtu ziren Goikoetxea eta Lopezen aurka. Irabazleak, bizkaitarrak, 15-6, 14-15, 5-3.
Beraz, hilabeteko epean lau protagonista hauek elkarrekin jokatzen duten hirugarren partidua da. Hiru frontoi oso ezberdin (Toluca, Gernika, Zumaia) eta bikoteak, Gernikako kasuan, aldatuta. Arantza ateratzeko gogo gehien duena, López izango da, bera baita aurreko bi zita horietan galtzailea izan den bakarra.
López bere mailarik onenean ikusteko gogoz daude zaleak. Ez bera bakarrik. Lau pilotariek maila ederra eman dezatela eta onenak irabaz dezala!
Banakako Txapelketan, finalerdietan daude Erkiaga eta López eta ostegunean pasa daitezke finalera, Berriatuko Mendibarrenen (21:00tan). Ez dute elkarren kontra jokatuko. Erkiagak, Arbe egungo txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak, eta Lópezek, Laduchen kontra. Finala, urtarrilaren 7an. Giroa bikaina ari da izaten Mendibarrenen, Banakako Txapelketan.
Argazkia: Tolucako finala (FIPV)

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE