Gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak, larunbatean, Tolosan

Gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako TxapelketanBuruz buru zazpiaren barruan aritu dira jokatzen eta, hain zuzen ere, larunbatean bukatuko da txapelketa, Tolosan antolatutako finalekin. Hauxe izango da jaialdia:

Otsailak 19, larunbata, 19:15, Tolosa-Beotibar

1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
ORIO (Iban Aldalur) / ORIO (Aritz Lertxundi)
2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
TOLOSA (Mikel Goitia) / BEHAR ZANA (Aratz Luisa)

Informazio gehiago: https://bit.ly/36cbuw1

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE