Aranburu txapelduna ere finalean izango da

OZAFRAIN 40
ARANBURU 25

J.O. / Gara

Patrick Ozafrainek ez zuen hutsik egin, eta iragarpen guztiak bete ostean, Kurutxariren aurka jokatuko du finala igandean, atzo Aranbururi aise irabazi ostean.

Egungo txapeldunak partida oso serioa jokatu zuen eta ez zion aukerarik eman Aranbururi. Hasieratik alde nabarmena hartu zuen, 9-1 aurreratu baitzen; baina Aranburuk ez zizkion gauzak erraz jarri nahi izan, eta neurketa berdintzea lortu zuen 14-14. Hala ere, indarez ez ezik, teknika aldetik ere Ozafrain nagusi izan zen, eta merezita dago finalean.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE