Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, hainbat final izango dira ikusgai jardunaldi honetan. Alde batetik, eskuz banaka lau t’erdiko lehian, emakumeen nagusi kategoriako finalajokatuko dute, ostiralean, Bergaran. Bestetik, gomazko paletako kadeteen kategoriako finala, larunbatean, Zumaian. Eta, azkenik, palako finala, igandean, Azpeitian.
Ondorengo lerroetan zehaztu ditugu jaialdi guztiak:
Ekainak 10, ostirala, 19:15, Bergara-Udalekoa
1. Eskuz banaka lau t’erdian, emakumeak, nagusiak:
IZURUN-Mirian Arraiza
BERGARA-Maddi Barrocal
Ekainak 11, larunbata, 10:00, Zumaia-Aitzuri
1. Gomazko paleta, kadeteak:
EUSKAL JOLAS (Manex Carral-Jon Ander Caramanzana)
ZUMAIA 3 (Telmo Carballo-Aritz Garikano-Denis Agirrezabalaga)
Ekainak 12, igandea, 11:00, Azpeitia-Izarraitz
1. Pala, nagusiak:
OIANGU (Xabier Ibarguren-Zuhaitz Letamendia)
GAZTELEKU 2 (Ibai Iradi-Aritz Rekalde)