Txapel gehiago banatu ditugu, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; eta Oiangu (Ordizia), Izurun (Donostia-Antigua) eta Zumaia klubek eraman dituzte etxera.
Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Ekainak 10, ostirala, 19:15, Bergara-Udalekoa
1. Eskuz banaka lau t’erdian, emakumeak, nagusiak:
IZURUN-Mirian Arraiza 22
BERGARA-Maddi Barrocal 13
Ekainak 11, larunbata, 10:00, Zumaia-Aitzuri
1. Gomazko paleta, kadeteak:
EUSKAL JOLAS (Manex Carral-Jon Ander Caramanzana) 16
ZUMAIA 3 (Telmo Carballo-Aritz Garikano-Denis Agirrezabalaga) 25
Ekainak 12, igandea, 11:00, Azpeitia-Izarraitz
1. Pala, nagusiak:
OIANGU (Xabier Ibarguren-Zuhaitz Letamendia) 45
GAZTELEKU 2 (Ibai Iradi-Aritz Rekalde) 43