Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Ataungo Auzoeta frontoian. 16:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, 2. urteko alebinen lehian, Lapke klubeko (Lazkao) Landa eta Mundarroko (Astigarraga) Ormazabal izango dira aurrez aurre; ondoren, infantiletan, Ataungo Alberdik eta Azkoitiko Arregik neurtuko dituzte indarrak:
Ekainak 18, larunbata, 16:00, Ataun-Auzoeta
1. 2. urteko alebinak:
JURGI LANDA-Lapke / IMANOL ORMAZABAL-Mundarro
2. Infantilak:
IÑIGO ALBERDI-Ataun / JON ARREGI-Azkoitia
Informazio gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/3HlOPvI