San Fermin Torneoko finalerako sei pilota aukeratu berri dituzte finalistek. Ansa II eta Azpiroz, Ezkurra II eta Juanenearen aurka ariko dira eta bikote bakoitzak hiru pilota aukeratu zituen.
Ansa II.a ez zen gustora geratu, batez ere aurkariek aukeratutako pilotekin. «Okerrrak direla iruditu zaizkit» eta Juanenea ez zen izkutatu. «Guk horretan ez dugu pentsatu , bina egia da hartu ditugunean estraino batzuk egin dituztela bi pilotek. Zabaleko sakea baliatu nahi dugu eta gero nik pilotazo biziarekin ea min egiten dudan. Bere lekutik atera nahi ditugu».
Ansa eta Azpiroz pilota motelen bila irten ziren lehendabizi eta «bi motelak dira eta bat biziagoa». Aurkariek pilota biziagoak nahiko zituztela pentsatuz. «Beriaen bi pilotak oso okerrak iruditu zaizkit. Aritzek zabaletik aterako nahiko du, hortik min egiten saiatzeko».
Ezkurra II eta Juaneneak ondoren aukeratu zituzten euren hiru pilotak. «Imanol momentu oso onean dago eta horregatik deseroso sentiarazi nahi dugu. Pilota okerragoarekin jokua nahastaeko aukera gehiago ditugu. Hala ere, ez dira pilota biziak, bat bai, baina bi motelak dira. Denetarik zegoen eta alde horretatik ez dago kexarik».