PROFESIONALEN PARTIDUAK MUTRIKUKO KALBARIOETAN!

Osteguna, abuztuak 15 (22:00tan) finalerdiak:

EÑAUT-LÓPEZ vs JOHAN SOROZABAL-ZABALA
GOIKOETXEA-MANZI vs ARBE-SALEGI

Larunbata, abuztuak 17 (22:00tan):

EMAKUMEEN PARTIDUA eta MASTERSEKO FINALA

Info: Gernika Jai Alai Professional

Mutrikuko frontoiak profesionalen partidak hartuko ditu «Kalbario» jaietan, pilotalekua eraberritu zutenetik lehen aldiz. Frontis berria jartzearekin batera, Miruaitz pilotalekuaren 250 urteak ospatu dira aurtengo Madalenetan. Orain, iralieko «Kalbarioak» iritsita, profesionalen Masterra jokatuko da frontoi berria estreinatzeko. HIlaren 15ean eta 17an izango dira partiduak.

Danok Bat klubak eta Gernika Jai Alai Professionalek antolatu duten Mastersean bi izen nagusitzen dira beste guztien gainetik. Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol López zumaiarrak. Historia egin duten eta egiten ari diren pilotari handiak. Hauen bikotekide izango dira herriko bi puntista gazte. Eñaut Urreistik jokatuko du Lopezekin eta Mikel Manzisidorrek Goikoetxearekin. Eñaut eta Manzi euren bidea egiten ari dira, apurka apurka profesionalen txapelketetan burua sartuz. Uda honetan hainbat partida jokatu dizute eta besteak beste Hossegorreko denboraldian hartu dute parte. Momentu honetan, Espainiako kluben arteko txapelketa ere ari dira jokatzen.

Mastersean parte hartuko duten beste bi bikoteak ere ezagunak dira:

Arbe eta Salegi, markinarrak: gazte gaztetatik lagun haundiak eta kantxa barruan kontatzeko baino partidu gehiago jokatutakoak. Markinako Grand Slama jokatu dute, Hondarribian ere hartu dute parte eta Hossegorreko denboraldian ere izan dira. Arberen kasuan, baita Mexikon ere, udaberrian.

Johan eta Zabala: aurrelari biarriztar gazteak oso uda ona egin du. Daniaren itxierak oso gazte harrapatu du Johan Sorozabal baina Iparraldean jokatutako partiduek eta ateratako emaitzek, ate bat ireki diote Hegoaldean ere.

Bere atzelaria, Jon «Bullet» Zabala izango da. Winter Seriesa eta Markinako Grand Slama irabazi ditu markinarrak Erkiagarekin, baina aurrean abantailarik izan gabe ere emaitza itzelak lortu ditu uda honetan. Donibane Lohitzuneko Slamean final itzela jokatu zuen Laduchekin, Erkiaga eta Lopez estu hartuz eta Paueko Slamean ere finalera iritsi da, Olharanekin. Urte bikaina ari da egiten Zabala.

Kartel ederra beraz Mutriku bezalako herri zestazale batean Kalbario jaietaz gozatzeko.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE