Derion jokatuko dira asteburuan Bizkaiko Irekiko finalerdiak

Berria

Bizkaiko Irekia jada finalerdietara iritsi da, eta asteburu honetan Derion jokatuko dira, bi partida interesgarri. Alde batetik, Ariznabarreta eta Badiola III.a ariko dira, eta bestetik, Armendariz eta Arretxe.

Joan de igandean jokatu ziren final-laurdenetako bi partidak Basauriko pilotalekuan. Lehenengoan, Armendariz eta Altuna aritu ziren. Berrobiko gazteak partidaren hasierako zatian nahiko lan eman zion Armendarizi, baina 13-9koaren ondoren behera egin zuen bere jokoak. Armendarizek Altunaren beherakada ikusita, 22-10 irabazi zuen.Ondoren, Alustiza eta Ariznabarreta aritu ziren. Alustizak, Nafarroako Irekia irabazi ostean, ematen zuen ez zuela arazorik izango partida aurrera ateratzeko, baina Ariznabarretak, egindako joko onari esker, ezusteko handia eman zion (22-15).

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE