Itoiztarrak, Euskal Herriko txapeldun

ITOITZ II – ITOITZ I 40
URRUTIGARAI – OLAIZOLA 24
Gara

Itoitz anaiek aurreikuspenak bete egin zituzten, eta amateurren Euskal Herriko txapela jantzi zuten.Hala ere partida ez zen izan pentsatzen zen bezain ona, batez ere hamargarren kintzetik aurrera.

Ordura arte lehia estua izan zen bi bikoen artean, eta galtzaileak ere aurretik izan ziren. Hamarnakotik aitzinera, ordea, Itoiztarren eskarmentua nagusitu zen. Thierryk atzelari profesionala zergaitik izan zen erakutsi nahi zuen, eta atzean erabat menderatu zuen arerioa.

Sarea eta punpa-sarea ederki egin zituen, eta gibeletik partidaren agintea hartu zuen. Bere anaia gazteak,Fabienek, aurrean kintzeak erraz egiten zituen, baina badaezpada ere, arrisku gehiegirik hartu gabe.

Apurka-apurka aldea gehitzen joan ziren, eta amaierantxapela merezimendu osoz jantzi zuten. Itoitz I.a izan zen partidako onena.

Beste finalak

Lehen Mailako finalaren aitzinetik beste bi final ere jokatu zituzten, eta biak ere maila nagusikoak baino ederragoak izan ziren. Bigarren Mailan, izerdi ederrak bota behar izan zituzten Lanbert anaiek 40-38 Hiriberonde eta Lamour menderatu eta txapela janzteko. Juniorretan, Angeluk eta Romainek 40 eta 34 irabazi zieten Elizeri eta Jauregiri.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE