Masters Txapelketaren ligaxka bihar amaituko da Galarretan. Barrenetxea IV.a eta Ansa II.a ariko dira elkarren aurka, 15:30etan hasiko den jaialdiko hirugarren partiduan. Aurretik, binakako bi norgehiagoka jokatuko dira. Estelarrean Urrizak jokatuko du berriro, Azpirozekin batera, Ezkurra II.aren eta Larrañagaren aurka.
Hala ere, protagonismo nagusia buruz burukoak izango du. Barrenetxea eta Ansa finalerako sailkatuta daude, eta beraz, gaurko partiduan ez dago jokoan sailkapenik. Edozer gertatuta ere, datorren otsailaren 18an, bien arteko finala izango da Galarretan.
Hori bai, interesgarria da biek hartuko duten papera gaurkoan. Galdera asko daude mahai gainean. Beraien armak erakutsiko dituzte? Gauza berriak probatuko dituzte taktikoki? Despistera jokatuko dute? Interesgarria izango da, zer nolako jokamoldea erakutsiko duten ikustea.
Bien arteko azken partiduetan Barrenetxeak irabazi ditu jokoan gauza garrantzitsuak zeudenean eta Ansak berriz lan gehiago eman du partidu arinagoetan.
Cartelera del sábado 11 de febrero en Galarreta a partir de las 15:30 horas
1. Segurola-Zubiri contra Aldabe-Zaldua a 30 tantos
2. Urriza-Zubiri contra Ezkurra II-Larrañaga a 30 trevantos
3. Barrenetxea IV contra Ansa II a 30 tantos LIGUILLA KUTXABANK MASTERS