Asier Olaizola Gabonetako finaletik at geldi daiteke

·Barañainen asteartean jokatu zuen neurketan min hartu zuen
Gara
Asteazkenean, Asier Olaizolari ekografia bat egin zioten Donostiako Quirón klinikan, Barañainen jokatutako partidan izandako lesioa zenbaterainokoa den jakiteko. Horiek hala, ez zen ez zuntz hausturarik ez ubeldurarik nabarmendu bere eskuin abduktorean. Hala ere, atzo erresonantzia bat egin zioten pronostikoa ziurtatzeko.
Lesio horrek ez dio eragotziko EPELek antolatzen duen eta astebete eskas barru hasiko den Binakako Txapelketan parte hartzea, baina agian bihar Eibarko Astelenan jokatuko duten Gabonetako Txapelketako finalean bai. Azkenean, jokatzeko moduan badago, aurrelari nafarra Oier Zearra Binakako bikotekide berarekin batera Juan Martínez Irujok eta Fernando Goñik osatutako bikotearen aurka arituko da.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE