Oriamendik, Erremontari Herriz Herri ekitaldia aurkeztuko du, etzi ostegunean, Miramongo EITB-ko egoitzan, arratsaldeko 18:00etan.
Aurkezpenean izango dira: EITB-ko kirol zuzendaria Joseba Urkiola; Aizarnazabal-go alkatea Mari Carmen Arregi; Zestoako alkatea: Mikel Arregi; Zumarragako alkatea Mikel Serrano; Orioko alkatea Anuska Esnal; eta Hondarribiko kirol zinegotzia Juan Luis Silanes.
Oriamendiko erremontariak ere bertan izango dira, besteak beste: Barrenetxea IV, Zubiri, Irazu, Juanenea, Martirena, Ansa, Gurrutxaga, Goikoetxea V eta Aiestaran.