Ezkurra II-Zubiri, Goikoetxea-Barremnetxearen pare geratu dira 0-2 irabazi ondoren.
Aldabe-Azpiroz sailkatzeko lehian sartu dira Segurola-Juanenea 0-2 gainditu eta gero.
Sagardoaren Txapelketako ligaxka amaitzeko bi astelehen falta dira eta atzokoan zerbait argitu zen atzetik. Ansa eta Zalduak ia aukera guztiak galdu dituzte finalerdietan egoteko, Ezkurra II eta Zubiriren aurka 0-2 (12-15 eta 8-15) galdu eta gero. Alderantziz Ezkurra eta Zubirik sailkapena oso gertu dute liderren pare (Goikoetxea V-Barrenetxea IV) baitaude 10 punturekin.
Erremontari saioko bigarren partiduak sailkapena ezin parekatuago utzi zuen. Segurola eta Juaneneak 0-2 galdu zuten (12-15 eta 5-15), Aldabe eta Azpirozen aurka eta honela hiru bikote zortzina punturekin berdinduta geratu dira sailkapenean. Bi bikote hauek eta Urriza-Martirena. Azken bi jardunaldietan erabakiko da dena.
Jaialdiko lehenengo partiduan Ezkurra eta Zubiri nagusi izan ziren. Lehendabiziko setean Zubirik egin zuen aldea. Aurrean lehia estua izan zen Ansa eta Ezkurraren artean, baina atzean Zubirik bost tanto egin zituen, akatsik gabe, eta hor erabaki zen seta. Zalduak bi tanto eta akats bat egin zituen. 12-15 amaitu zen. Bigarren setean nagusi izan ziren urdinak. Ezkurrak 13 tanto egin zituen, zenbaki ezin hobea, eta berak erabaki zuen partidua.
Bigarren partiduak historia ia berdina izan zuen. lehen set parekatuan Aldabe eta Azpirozek 0-6ko azken partzialarekin irabazi zuten. 12-9 ziren atzetik, baina 12-15 irabazi zuten. Segurola partidutik atera zen epaileak tanto batean buelta eman eta gero. Nahiz eta hurrengo bi tantoak beraiek egin, hortik aurrera desagertu egin zen. Bigarren setean aldea ikaragarria izan zen eta Juaneneak ezin izan zuen ezer ere ez egin. Azpiroz izan zen onena 11 tanto eta akatsik gabe. Partidu asko egin ditu Azpirozek akatsik egin gabe.
Resultados del lunes 22 de mayo en Galarreta
1. Ansa II-Zaldua (Aburuza) 0 Ezkurra II-Zubiri (Gurutzeta X Txuleta) 2
2. Segurola-Juanenea (Bereziartua) 0 Aldabe-Azpiroz (Petritegi) 2