GAUR MARKINAN, GRAND SLAMEKO 2. JARDUNALDIA!

Jai Alai News

Unibertsitatean, 20:00tan

ALEX GOITIA-LOPEZ vs BARANDIKA-BASQUE GOIKOETXEA-ATAIN vs ARBE-LEKERIKA

Arbe-Lekerika (B multzoa) eta Barandika-Basque (A multzoa), lehen jardunaldiko irabazleak dira.

Markina-Xemeingo bi pelotari gaztek debuta egingo dute gaur bere herriko Grand Slamean. Inoiz jokatu duten txapelketa garrantzitsuena da, nahiz eta Goitiaren kasuan Winter Seriesean parte hartzeko aukera ere izan zuen, ordezko moduan sartuta.

Hemeretzi eta hogeita bi urte dituzte Gorkak eta Alexek. Mutil gazteak dira, oso gazteak eta ofizioa ikasteko prozesuan daude. Hobeto esanda, ikasten hasteko prozesuan. Esan dezakegu orain arte institutuan ibili direla baina Grand Slam honekin Unibertsitatera pasako dira. Zorte handia dute, biek ala biek maisu bikaina izango dituztelako txapelketa honetan. Atainen kasuan Goikoetxea eta Goitiaren kasuan berriz, Lopez.

Profesionalen erritmora egokitu, abiadura handian jokatzen ikasi eta lasaitasuna mantentzen ikasi behar dute. Ez dute inolako presiorik sentitu behar, ez eurek, ezta eurekin jokatuko duten bi figurek ere. Komunikazioa oso garrantzitsua izango da. Iñakik eta Imanolek euren bikotekide gazteak lasai mantentzen lortzea.

Baina aurkariak ez daitezela fidatu. Bi gazteek jokoa badute eta Goiko eta Lopezekin gai dira txapelketan aurrera egiteko. Lehenik, goza dezatela eta ondoren etorriko da emaitza.

Biharkoa izango da euren lehen asaltoa eta datorren ostiralean dute bigarrena. Momentu inportante honetan, eskertuko dute lagunen eta familiaren babesa!

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE