GIRO EDERRA AITZURIN ETA BI ZUMAIARRAK FINALERA

Jai Alai News

ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LOPEZ: 15-13, 11-15, 4-5

GOIKOETXEA-MANZI vs JOHAN-DEL RIO: 15-11, 15-9

Giro ederra Zumaiako Aitzuri frontoian. Batez ere giro beroa. Kantxak eta harmailak bat eginda. Pilotariak eta publikoa elkar-konektatuta. Konexio hori baita edozein ikuskizunen giltza. Partiduak ikusi, ondo pasatu eta etxera itzulitakoan berriz itzuli nahi izatearena.

Agur usaineko Master Seriesa da Zumaiakoa baina atzo Markina-Xemeinen ez bezala, Goikoetxeak «gero-arte» esan die herritarrei gaurkoan. Gero-arte edo datorren ostiralera arte, finalean izango baita gaurko partida bi eta huts irabazita. Lekeitioko Mastersa irabazi zuen bikote berarekin jokatu du, Mikel Manzisidor mutrikuarrarekin eta orain arte funtzionatzen duen bikotea da. Neurri batean pozgarria izan behar du Goikorentzat berarentzat albora begiratu eta berarekin batera Johan, Manzi eta Del Rio ikustea. Errelebo naturala. Gaurkoan hala ere erregea nagusi. «King» Goiko. 15-11, 15-9.

Aurreneko partidan beste zumaiar bat izan da. Zumaiar haundi bat. Atzo tanto batengatik geratu zen Markinako txapelketatik kanpo. Gaur tantu batengatik sartu da Zumaiako finalera. Buelta eman behar izan dio partidari, Erkiaga eta Zabala 15-13 jarri baitira aurretik. Baina Lopezek Goikoetxearen herriko agurrean egon nahi du, bai ala bai. Barandika eta biak behetik gora joan dira, 11-15 irabazi dute bigarren seta eta 4-5 hirugarrena. Emozioa gainezka, publikoa zutik eta datorren ostirala heltzeko desiatzen.

Gaur ondo pasa dutenak berriz itzuliko dira. Eta gainontzekoak joan daitezela sarrerak erreserbatzen www.eramanjaialai.com atarian. Jai Alaia horixe baita. Kantxako ikuskizunarekin, jai giroan, ondo pasatzea.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE